Artist: 
Search: 
Reddit

Berri Txarrak - Adierazi Beharra lyrics

Gezur ofizialaren
Aurrean sentitzen
Dudan amorrua.
Zapalkuntza estaltzen
Dutenenganako
Gorroto bizia.

Sentitzen dudana
Adierazi beharra.

Jaio nintzen herriak
Bihotzean sortzen
Dit harrotasuna
Preso baten amari
Nik zor diodana
Da begirunea.

Sentitzen dudana
Adierazi beharra.

Horregatik kanta bihurtzen da
Barrua kanporatuz
Sentimenen komunikabide
Hitzen adierazbide
Adi ta entzun.

Sentitzen dudana
Adierazi beharra
Bizitzen dudana
Adierazi beharra.